VII. SAN BALENTIN BERRIO-OTXOA
XAKE-PARTIDA AZKARREN LEHIAKETA
ELORRIOn 2008ko ekainaren 21ean

 

    


VII. SAN BALENTIN BERRIO-OTXOA

VII. SAN BALENTIN BERRIO-OTXOA

Zaldi Baltza xake taldeak antolatu eta Elorrioko Udala, Mendraka Txakolina, Euskadiko Kutxa, Iturrizoro eta la Caixaren babesarekin egindako lehiaketa

    TALDEKAKO XAKE AZKAR LEHIAKETA    -     ELORRIO, 2008-VI-21

Iturrizoroa Santurtzira joan da

Aurten Iturrizoroa Santurtzi aldera joan da

SANTURTZI GARAILE, LEHIA ESTUAREN ONDOREN:

Lehen lau sailkatuak 1,5 punturen artean bukatu dute

Zaldi Baltza xake taldeak antolatuta, ekainaren 21ean jokatu zen Elorrion VII. San Balentin Berrio-Otxoa, taldekako xake azkar lehiaketa.
Santurtziarran nagusitu dira aurtengoan 43 punturekin, nahiz eta Zaldi Baltza talde elorriarraren puntu kopuru berdina izan, desenpate hobeagoa izateagatik Santurtzi suertatu da txapeldun. Hirugarren posturako ere desenpatea erabili egin behar izan da, Zuri-Baltza eta Mikel Gurea 41,5 punturekin bukatu baitute lehiaketa, eta desenpate hobeagoa izateagatik Zuri-Baltza talde bilbotarra suertatu da hirugarren postuan.
Oso txapelketa berdindua izan da, sailkapeneko lehen lau taldeen artean 1,5 puntuko aldea egon baita. Eta boskarren postuan sailkatu den Portugalete txapeldunak baino 3 puntu gutxiago izan ditu.

argazki guztiak ikusteko hemen sakatu

Sailkapen Orokorra:
1.-Santurtzi..................................43 puntu

2.-Zaldi Baltza A (Elorrio).............43 p.

3.-Zuri-Baltza (Bilbo)....................41,5 p.

4.-Mikel Gurea (Burlata)..............41,5 p.

5.-P.A. Portugalete.......................40 p.

6.-S. A. Logroņesa (Errioxa).........33,5

7.-Tolosa X.E................................27,5

8.-C.C. Castreņo...........................27

9.-Amurrio X.T.............................25,5

10.-Eibar......................................22

11.-Zaldi Baltza B.........................21,5

12.-AD Collado Villalba (Madrid)..18,5

13.-Torres Quevedo (BIlbo)...........16

14.-Larrasoloeta (Durango)...........15

15.-Zaldi Baltza E..........................4,5

 

  argazki gehiago ikusteko hemen sakatu

   VII. San Balentin Berrio-Otxoa taldekako xake azkar lehiaketa ekainaren 21ean, zapatua, arratsaldeko lauretan hasita jokatuko da Elorrioko Gernikako Arbola plazan. Zaldi Baltza xake taldeak gonbidatutako 20 talde federaturen partehartzea espero da. Talde hauek Durangaldea (Elorrioko Xake Eskola eta Zaldi Baltza taldeak, Abadiņo, Durango, Ermua eta Zornotzako talde bana), Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Araba, Errioxa, Cantabria eta Madriletik etorriko dira.


Partidak bost minututara jokatuko dira, ikuslearentzako xake modalitate ikusgarriena delarik, imaginatu ezineko abiaduran, 10 minututan partida bukatuta dagoelarik. Lehiaketaren ondoren lagunarteko afaria izango da Alkartu elkartean, Iturrizoro Elorrioko elkarteartearen laguntzarekin. Ondoren sari banaketa izango da, eta bertan talde garaileari Elorrioko Iturri-zoroaren itxura duen garaikurra emango zaio,  Mendraka Txakolina elorriar upategiak oparitutako hiru botila txakoli dituen packarekin batera. Era berean, lehen bost postuetan sailkatu diren taldeetako kideei Mendraka Txakoli boteila bana emango zaie, Elorrioko Mendraka Txakolina upategiak oparituta.


Euren partehartzea konfirmatu duten taldeak hauek dira:
Zaldi Baltza A (Elorrio)
Zaldi Baltza Xake eskola (Elorrio)
Zaldi Baltza B (Elorrio)
A.D. Collado Villalba (Madrid)
Larrasoloeta X.T. (Durango)
C.D. Eibar
Tolosa X.E.

P.A. Portugalete

Sociedad Ajedrecistica Logroņesa (Errioxa)

Zuri-Baltza (Bilbo)

Amurrio X.T.

Mikel Gurea (Burlata)

Club Ciclista Castreņo (Castro Urdiales)

Torres Quevedo (Bilbao)

Santurtzi

Tokia: Gernikako Arbola Plaza, Data: 2008ko ekainak 21, Ordua: 16:00
Lehiaketa mota: 4 jokalariko taldeak, talde guztiak beste guztien kontra
Erritmoa: jokalari bakoitzak 5 minutu izango ditu partida bakoitzerako
Partaidetza: partaideak antolakuntzak gonbidatzen ditu, ez da beraz lehiaketa irekia
Antolatzaileekin harremanetan jartzeko idatzi zaldibaltza@gmail.com emailera