IV. SAN BALENTIN BERRIO-OTXOA
XAKE PARTIDA AZKARREN LEHIAKETA
ELORRIO, 2005/VII/9
ZaldiBaltza.tk                     2005eko lehiaketa azkarrak                   San Balentin Berrio-Otxoa
gonbidapena ikusteko
sakatu hemen
KARTELA ikusteko
sakatu hemen
LEHIAKETA AURREKO BARRIAK IV. SAN BALENTIN BERRIO-OTXOA, 2005-VII-9

2005eko uztailaren 9an, arratsaldeko lau t'erdietatik aurrera Elorrioko Gernikako Arbola enparantzan
Elorrioko Udalaren babesarekin, eta Euskadiko Kutxa, Iturrizoro (Elorrioko elkartearte) eta Mendraka Txakolinaren laguntzarekin, Zaldi Baltza Elorrioko Xake Taldeak IV. San Balentin Berrio-Otxoa xake partida azkarren lehiaketa antolatu zuen.

Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Errioxa eta Kantabriako 16 xake taldek parte hartu zuten lehiaketan. Hasieratik SAL talde errioxarrak lehen postuan jarri zen eta azken txandararta Zaldi Baltza taldeak lehen postua eskuratzeko aukerak izan zituen, baina errioxarrek ez zuten parkatu. Azken aurreko (14.a) txandara errioxarrak 2,5 puntuko abantailaz heldu ziren eta Zaldi Baltzak 2,5-15 emaitzarekin irabazi zioten SAL taldeari, errioxarrek galdu zuten partida bakarrean. Hala ere errioxarrak azken txandara 1,5eko emaitzarekin heldu ziren eta elorriarrei ez zieten betarik eman 4-0 irabazi baitzieten Elorrioko bigarren taldeari. Zaldi Baltza A taldeak ostera, azken partida 1-3 emaitzarekin galdu zuen Ibarra-Tolosa taldearen aurrean.

Lehiaketaren ondoren Elorrioko Gazeta auzoan dagoen Lagunarte kofradian jokalari eta antolatzaileek afaldu genuen. Iturrizoro Elorrioko elkartearteak atondu zuen afaria beti bezain bikain, eta adierazgarria izan zen afalosteko sari banaketan txalo beroenak Ander sukaldariak jaso zituela. Lehen bost postuetan sailkatu ziren taldeek, hau da, SAL, Zaldi Baltza, Portugalete, Zornotza eta Ibarra-Tolosak MENDRAKAko txakolin kaxa bata eraman zuten eta sari banaketa bukatzeko Miguel Angel Muelak, Euskal Xake Federakuntzako lehendakariak lehen sariari zegokion Errebonbiloa eman zion SAL talde errioxarreko ordezkariari.

Sailkapena:
1. Sociedad Ajedrecistica Logroņesa 52 puntu
2. Zaldi Baltza Elorrio "A" 47,5
3. Portugalete 41,5
4. Zornotza 40
5. Ibarra-Tolosa 38,5
6. Azkoitia 36,5
7. Amurrio 35
8. Eibar 30,5
9. Castro Urdiales 29
10. Abadiņo 25,5
11. Larrasoloeta (Durango) 24
12. Jokin Erdozia (Lekeitio) 20
13. Elorrio "B" 19,5
14. Bergara 18,5
15. Endroke (Arrigorriaga) 17
16. Gazeta 5
LEHIAKETAREN KRONIKAK
ANBOTO Xake azkar lehiaketa jokatuko da ANBOTO Errioxara joan zen Errebonbiloa
GARA
San Balentin Berrio-Otxoa
KRONIKA
"en espaņol"
Portugalete xake taldearen web orriko
KRONIKA
"en espaņol"
S.A.Logroņesa xake taldearen web orriko
KRONIKA
"en espaņol"
  TALDEAK 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 Punt. SAILK
1 ZALDI BALTZA ELORRIO "A"   4.0 3.0 3.5 2.5 4.0 3.5 3.5 4.0 4.0 4.0 4.0 1.5 2.5 1.0 2.5 47.5 2
2 ELORRIO "B" 0.0   1.0 1.0 0.5 3.0 0.5 1.5 2.0 3.0 4.0 1.0 1.0 0.0 1.0 0.0 19.5 13
3 ABADIŅO 1.0 3.0   1.0 2.0 2.0 2.5 1.0 2.0 3.0 4.0 2.0 0.0 0.0 1.0 1.0 25.5 10
4 AMURRIO 0.5 3.0 3.0   2.5 2.0 1.5 2.0 4.0 4.0 4.0 3.0 2.0 0.5 1.5 1.5 35.0 7
5 AZKOITIA 1.5 3.5 2.0 1.5   4.0 1.5 2.5 4.0 4.0 4.0 3.0 1.0 1.0 1.0 2.0 36.5 6
6 BERGARA 0.0 1.0 2.0 2.0 0.0   1.0 1.0 2.5 4.0 1.0 0.0 1.0 0.0 2.0 1.0 18.5 14
7 CASTRO URDIALES 0.5 3.5 1.5 2.5 2.5 3.0   1.5 3.0 3.0 1.0 2.0 1.0 0.0 2.0 2.0 29.0 9
8 EIBAR 0.5 2.5 3.0 2.0 1.5 3.0 2.5   3.0 4.0 2.0 1.0 1.5 1.0 2.0 1.0 30.5 8
9 ENDROKE (ARRIGORRIAGA) 0.0 2.0 2.0 0.0 0.0 1.5 1.0 1.0   4.0 0.5 3.0 1.0 0.0 1.0 0.0 17.0 15
10 GAZETA 0.0 1.0 1.0 0.0 0.0 0.0 1.0 0.0 0.0   0.0 2.0 0.0 0.0 0.0 0.0 5.0 16
11 JOKIN ERDOZIA (LEKEITIO) 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 3.0 3.0 2.0 3.5 4.0   2.0 1.0 0.0 0.0 1.5 20.0 12
12 LARRASOLOETA (DURANGO) 0.0 3.0 2.0 1.0 1.0 4.0 2.0 3.0 1.0 2.0 2.0   1.0 0.0 1.0 1.0 24.0 11
13 PORTUGALETE 2.5 3.0 4.0 2.0 3.0 3.0 3.0 2.5 3.0 4.0 3.0 3.0   0.5 3.0 2.0 41.5 3
14 SOCIEDAD AJ. LOGROŅESA 1.5 4.0 4.0 3.5 3.0 4.0 4.0 3.0 4.0 4.0 4.0 4.0 3.5   2.5 3.0 52.0 1
15 TOLOSA-IBARRA 3.0 3.0 3.0 2.5 3.0 2.0 2.0 2.0 3.0 4.0 4.0 3.0 1.0 1.5   1.5 38.5 5
16 ZORNOTZA 1.5 4.0 3.0 2.5 2.0 3.0 2.0 3.0 4.0 4.0 2.5 3.0 2.0 1.0 2.5   40.0 4